El poema. Oihana Arana, vasca

Scape room bat da nire logela

ateratzeko modu bakarra dago:

bat eta bakarra.

Atea. Ispilu borobil eta maratila distiratsu.

Leihoa.

Errezelen osteko paradisua.

Fotosintesia.

Izan zitezkeen bi hauek irteerak,

larrialdi irteerak.

Baina ez.

Ateratzeko modu bakarra dago:

bat eta bakarra.

Txori bakarraren txioak entzuten dira hemendik barrutik.

Kaiolan jaiotako kanarioarena baino oihu etsiagoa.

Twitter,

zirinaren gaineko zirina baino ez.

Scape room bat da nire logela.

Kate, giltza eta kandadurik gabea.

Borondatezko morrontza?

Larrialdi irteera bakarra, beraz.

(Zilegi bekit txiste txarra)

Skype room bat da nire logela.

Batek daki zenbat hizki irakurriko zituen nire begiradak.

Noizbait irakurtzeko pilatuta neukan liburu dorrea

eraitsi du hildako denborak.

Ezertarako denborarik ez genuenok

denbora zertarako izatera igaro garen egunotan,

idazki txarrak baino ez dizkiogu oparituko elkarri.

Kanpoan dauden usoei so egongo garela bestela.

Etorriko al dira usoak gure leihoetara

Ogi apurrak botatzera?

Beharko lukete.

Hauxe da Oihana Aranak Susa Argitaletxearekin kaleratutako lehen poema- liburuan agertzen den poema bat. Bere izena Ez dira etorriko da, eta Lazunak azkazaletan liburuan agertutakoa da. 2001.urtean Eskoriatzan jaiotakoa da bera. Bertsolagintzan ibiltzen da eta literatura sorkuntzan ere bai. Iaz kaleratu zuen bere lehenenengo liburua, Portuak izeneko eleberria Urruzunotarrak irabazi ostean. Dagoeneko lehen poema liburua dauka.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *